Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxa (EMM) osatzen dugun talde eta eragileei betidanik kezkatu gaitu indarkeria matxista, urte guzti hauetako jardunean oinarrizko aldarrikapen eta jardun izan dugu. Azken urte hauetan Mugimendu Feminista, beste eragileekin batera, indarkeria matxistari erantzuteko estrategia berriak eta hausnarketa berriak bideratu ditu, horregatik uste dugu aproposa dela Euskal Herriko Mugimendu Feminista batzea eta Indarkeria Matxistaren inguruko hausnarketa eta adostasun zabal bat berriro ere bideratzea.
Dakizuen moduan aurreko urriaren 14ean EHko Mundu Martxaren asanblada orokorra burutu genuen indarkeria matxistaren jaurdunaldiak aurkeztu eta gure protokoloaren lehenengo analisi bat egiteko. Lantaldeka gaur eguneko protokoloaren hutsune, indargune, aukera, arriskuak eta hobetzeko proposamenak landu genituen. Etorri ez zinetenentzat, jaurdunaldiak baino lehen atxikituta doan taula bete eta bidaltzeko aukera izanen duzue. Ekarpen guztiak sistematizatuko dira eta propotoloa berritzeko oinarri izango ditugu
Egitaraua
azaroaren 18a (Ostirala)
18:00. Ponentzia Markoa (Indarkeria Matxista kokatzen duen hitzaldi teorikoa)
19:30. Mahaingurua: Sistemarteko indarkeria, gure gorputzetatik eta esperientzietatik hitz egiten.
azaroaren 19a (Larunbata)
10:00-11:30 (Bi mahainguru aldi berean)
Mahaingurua: Ekintza zuzenak
Mahaingurua: Indarkeria Matxistak Birpentsatzen
11:30-12:00: Atsedena
12:00-13:30 (Bi mahainguru aldi berean)
Mahaingurua: Jaiak eta Indarkeria Matxista
Mahaingurua: Indarkeria Matxistei aurre egiten
15:30-19:00 Asamblada Orokorra: EMMko Protokoloa Berritzen.
22:00 FESTA.
Online Kurtsoa: "Botere korporatiboa pandemia garaian. Enpresa-agendak eta jardunbideak, nazioartekotze-politikak eta herri-erresistentziak". OMAL
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxaren Asanblada Irekia
LARUNBATA 10:30-12:30