Datorren hilabetearen hasieran Bilgune Feministako kide batzuk joango dira Suitzara, Nekane Txapartegi bisitatu eta hitzaldiak ematera
Bertan eskainiko diren 4 hitzaldiez gain, Occhi Di Farfalla musika talde euskaldunak 5 kontzertu eskainiko ditu Suitzan zehar. Guzti hau Free Nekane eta Bilgune Feministak antolatu duten Nekane Txapartegiren aldeko elkartasun biraren barruan izango da.
Gogora dezagun, Nekane Txapartegi, euskal preso politiko asteasuarra, Zurichen espetxeratua dutela eta 22-23 orduz isolaturik izaten dutela bere ziegan.
Horrez gain, emakume eta ama ere bada, eta horrek bere egoera are gogorragoan bihurtzen du; Estatu zapaltzaileek dena aprobetxatzen baitute mendeku politikak aplikatzeko.
Online Kurtsoa: "Botere korporatiboa pandemia garaian. Enpresa-agendak eta jardunbideak, nazioartekotze-politikak eta herri-erresistentziak". OMAL
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxaren Asanblada Irekia
LARUNBATA 10:30-12:30