Ez zenuen ba pentsatuko gure 15. urteurreneko ekimenak amaituta zeudela?
Oraingoan osatze feministari eskainiko diogu tartea. Izan ere, zauri, ondoez eta sintoma ugari bizi ditugu gure gorputzen memorietan denok. Hauetan arreta jarri, gure alderdi osasuntsua indartu eta gure zauriak, aurre bizipen ilunak (indarkeria egoerak, torturak, prekarietatea) leundu nahi ditugu kolektiboki.
Inoiz ez bezalako egitarau eta egitasmo honetan, Arantza Vicedo (jazarpen sexualean aditua), Aniaiz Ariznabarreta (Istanbuleko protokoloaren partaidea), Victoria Chavez (Nayarit Mujeres y Juventud, El Salvador) eta Lorena Cabnal (T´zk´at. Red de sanadoras ancestrales del feminismo comunitario, Iximulew-Guatemala) aditu / arituen presentziaz gozatu, ikasi, kontzientzia hartu eta osatze prozesuari ekin ahalko diogu.
Animatu Urriaren 10ean Donostiako Gladys Eneara!
Online Kurtsoa: "Botere korporatiboa pandemia garaian. Enpresa-agendak eta jardunbideak, nazioartekotze-politikak eta herri-erresistentziak". OMAL
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxaren Asanblada Irekia
LARUNBATA 10:30-12:30