Iturria: Lander Muñagorri Garmendia - Berria
Argazkia: Luis Jauregi Altzo - Argazki Press
Haserre daude etxeko langileak Eusko Jaurlaritzarekin. Gutxietsi eta baztertu egiten dituela salatu du Etxeko Langileen Elkarteak (ELE). Izan ere, urte bat beteko da laster Eusko Legebiltzarrak etxeko langileen egoeraren inguruko ikerketa bat abiatzeko eskaera egin ziola Jaurlaritzari. Txosten hori abiatzeko bederatzi hilabeteko epea ematen zion gobernuari, «baina oraindik ez dute abiatu ere egin», Lorea Ureta ELEko bozeramaileak jakinarazi duenez.
Ez da hori ELEren kexu bakarra erakunde publikoekin. Etxeko langileei kontziliaziorako laguntzak eskaintzeko proposamena eraman zuen iazko maiatzean legebiltzarrera, eta «EAJk, PSEk eta PPk osatutako aliantzak atzera bota zuen aukera hori». Horren ordainetan, laguntzen bideragarritasunaren inguruan ikerketa bat abiatuko zela hitzartu zuten legebiltzarkideek. Azaroan igaro zen hori indarrean jartzeko epea, baina kasu horretan ere, ezer ez. «Gaur-gaurkoz, etxeko langileek laguntza horiek gabe jarraitzen dute».
Online Kurtsoa: "Botere korporatiboa pandemia garaian. Enpresa-agendak eta jardunbideak, nazioartekotze-politikak eta herri-erresistentziak". OMAL
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxaren Asanblada Irekia
LARUNBATA 10:30-12:30