GENEALOGIA: ORAIN ARTEKO IBILBIDEA

18 urtetako ibilbidea egin dugu Bilgune Feministan. Ibilbide horretan ahaldundu egin gara, arrakalak bilatu ditugu: kanpoan zein gurean, haragizko zirrikituak eta eraldaketa kolektiboak. 18 urteko ibilbidea eta oraindik gure bazterrak arakatzen jarraitzen dugu.

2001 LEITZA: Emakumeen diagnostikoa eta Bilgune Feminista sortzeko erabakia

 

2003 EIBAR: Bilgune Feministaren ildo estrategikoak zehaztu ziren; hezkuntza, kultura, sozio-ekonomia eta komunikabideak.

 

2005 BILBO: Euskal gatazkaren konponbidean emakumeen parte-hartzea bermatzeko

neurriak landu ziren.

 

2009 TOLOSA: Identitate eta subjektu feministaren inguruko gogoeta.

 

2012 LEITZA: 10.urteurrena ospatu eta lan esparruen egokitzapena.

 

2014 ONDARROA: Mekanismo patriarkalen aldaketak erradiografia eta hauek gainditzeko estrategia gaurkotua aurkeztu zen, Burujabetza Feministaren oinarriak.

 

2017 BERRIOZAR: Boterea feminismotik arakatuz, lidergotza feministak eta intzidentzia politikoa erdiesteko ibilbideak proposatu genituen.

 

2020 ORERETA: Harreman kolonialen ertzak hemen eta orain, begirada gaurkotu bat

euskal feminismotik.

Elkarbanatu!