IDATZIAK

  • Desobedientzia gida

    Heteroaraua plazerez lehertu!

  • Burujabetza feministarantz.png

    Bagoaz Euskal Herriaren burujabetza feministarantz!

    Emakume Abertzaleon VI. Topaketa Feministen ondorioak

  • Azala.PNG

    Autodefentsa liburuxka

    Liburuxka hau, emakume* bezala bizi baldintza duinagoak eskuratzeko tresna izatea du helburu. Gaur egun oraindik ere indarkeria sexistak duen dimentsio kezkagarria ikusita, ezinbesteko deritzogu emakumeonganako indarkeriari guk geuk erantzun bat emateari, eta ez nolanahikoa gainera! Emakumeon erantzunak arazoak adinakoa izan behar du. Ezinbestean, feminista behar du izan, hau izango baita emakumeon zapalkuntza ikusarazi, eta errotik erauztea ahalbidetuko digun jarrera politiko bakarra; norbanakoan zein kolektiboan landu beharrekoa. Gure asmoa, euskarri bakar batean, eta modu ordenatuan, autodefentsa feminista ulertzeko eta garatzeko euskarazko tresna bat eskaintzea da, emakumeok subjektu feminista bilakatzeko prozesuan lagungarri izan dadin. Guri transmititutakoa eta bidean ikasitakoa milaka emakumeren lanari eta jardunari zor diogu eta, guk ere, jaso dugun bezala, zabalpen horretan ekarpena egiteko ardura sentitu dugulako hartu dugu tresna hau euskaraz osatzeko konpromisoa.