20 urtez paradisuak erretzen, elkarrekin, behetik gora dena aldatzen. Zuekin guztiekin garelako Bilgune, eta zuei eskerrak.

20 urtez paradisuak erretzen, elkarrekin, behetik gora dena aldatzen. Zuekin guztiekin garelako Bilgune, eta zuei eskerrak.

Zorionak beraz Euskal Herriko Bilgune Feministari eta kidego zein sare osoari! Ospakizuna hasi besterik ez da egin, eta jada ekainera begira jarri gaitezke. 

Datorren ekainaren 11 eta 12ko asteburuan, Oñatin elkartuko gara Topagune Feministan. Euskal Herriko txoko ezberdinetakokide feministak elkartuko gara.  Horretarako lanean ibili gara buru belarri, duela ia hilabete batzuk. 

Ospatzeko, elkartzeko, ikasteko, dastatzeko, dantzatzeko, jaso eta emateko topatuko gara. Egitarau betea osatu dugu egun ezinbestekoak diren hainbat gai landu eta Euskal Herriko eragile ezberdinekin batera ekiteko. Plazerraren lubaki, den bilgunean!

Oñatiko frontoia izango dugu gune nagusia eta bertan emango diogu hasiera Topaguneari larunbat goizean. Arratsaldean, askotariko mahainguru, tailer eta ekintzetan banatuko gara: sexu eta genero disidentizak izan duen ibilbideaz eta baita zaintzaren potentzialidade politikoaz hausnartuz.  Gainera, sormenerako tartea ere izango dugu tailer ezberdinen bitartez: musikarien maratoian, sormen tailerra, zein bertso saioan parte hartzeko aukera egongo da. 

Iluntzean ekitaldi nagusia egingo dugu eta ondoren, urteurreneko abestia sortu duen Ginger Zarauzko taldearekin, IRA, Chocolate Remix eta DJ Miaurekin batera amaituko dugu gaua.

Igande goizean, goizetik Nomadak Gaittun azoka izango dugu, Dinagu elkartearekin batera antolatutako emakume sortzaile eta artisauen azoka hain zuzen ere. Aisialdirako tartea ere izango dugu marianitada batekin. Ondoren, inguruko elikadura taldeekin batera egindako herri bazkarian elkartu, eta Anariren kontzertuarekin emango diogu amaiera topaguneari. 

Azpiegitura aldetik, herriko hainbat espazio erabiliko ditugu. Lo lekua eta furgonetentzako parkinga ere izango da aukeran. 

Bertaratzeko sarrerak, online eta Euskal Herriko hainbat txokotan zein sarean daude eskuragarri  40 euroren truke. Prezio merketua ere egongo da aukeran (35€) eta furgoparkingean plaza gordetzeko bonoa baita (5€). (Sarrerak jada salgai: Gasteiz: Txapelarri Taberna, Amurrio: Txoko Gorri Taberna, Iruñea: Katakrak, Altsasu: Lezea Taberna, Lizarra: Katxetas Taberna, Baiona: Epaiska Ostatu-Elkartea, Donostia: Pandora Taberna, Oñati: Arrano Taberna, Ordizia: Herriko Taberna, Bilbo: Errondabide Taberna, Durango: Intxaurre Taberna)

Ekainera bitartean, herri eta auzoetan aurkezpenak egingo ditugu sarea elkartu eta indarrak batzeko. (Bilbo: Apirilak 29 Deustuko herrikoan, Durangaldea: Apirilak 30 Sorginola gaztetxean, Pasai Antxo: Maiatzak 6 AEKn, Arrasate: Maiatzak 7 Irati Topalekuan, Zarautz: Maiatzak 7 Udaletxe plazan, Orereta: Maiatzak 14, Donostia: Maiatzak 15 Pandora tabernan Gasteiz: Maiatzak 21 Gasteizko gaztetxean, Iruñea: Maiatzak 27 Zabaldin) Has daitela gu guztiok eragindako eztandaren dardara somatzen!

Emakume, trans eta bollerok Oñatin ikusiko dugu elkar!

Gora Bilgune Feminista!